agur, bideojoko ankerra!

Azkenean ezin izan du gehiago jasan. Hamarkada osoa eman zuen jostailuzko pistola batez ehizatzen genituen ahate pixelatuak harrapatzen eta kale egiten genuen bakoitzean gutaz barre egiten. Baina beti bezala, urrezko garaiak pasa egiten dira eta bakardadea jasatea zaila da. Inor ez zen ohartu kartutxo haietan zegoen txakurraz, eta orain, kolore irrigarri horiek zituen pistola hartuta, bere buruaz beste egin du.

funny animated gif

Jakin ez daki, orain ez dela NES edo NASA batean exekutatutako txakurra, gif animatu baten parte baizik. Noski, bere erreferentzia sistematik begiratuta ezer ez da aldatu, baina gif animatuaren buklean harrapatuta, behin eta berriz hil eta berpiztera kondenatuta dago. Bizitza miserabea!

Gora gif animatuak!

Comments

iker said…
txakur gaixoa... baina merezia du, nirea ez zen punteria txarra, pistola gaizki kalibratua zegoen, jaja tiro-pitxon hoietakoak bezala, jaja.

Gif animatu, polit, friki eta farregarrien sarrera bat egin beharko zenuke !!
makilakixki said…
Bai, ideia apuntatuko dut. Sarrera bakarra ez (holako sarrerak lan handiegia izango luke), baina bai ostegun animatua edo holako zerbait. Mmmm, interesgarria.

Esker mila ^-^

Popular Posts