disketeen erabileraren inguruko inkestaren emaitzak

Orain gutxi disketeak erabiltzen zituzten etorkizuneko roboten sarrera idazten ari nintzela, inkesta bat martxan nuela ohartu nintzen. Aspaldian hasitakoa, jada fosilizatua, gogortua eta erabat ahaztua. Beno ba, inongo populazioa ordezkatzen duen, inongo gaurkotasunik ez duen, eta oro har inongo funtziorik ez duen inkestaren emaitzak hauexek dira:



Eta egia esanda, ni ere arritu egin naiz. Izan ere %30-ak atzo bertan erabili zuen disketeren bat. Izan ere nik ere orain gutxi erabili bait nuen diskete bat. Joan den astean hain zuzen ere, aitzinako ahaztutako argazki batzuk ikusteko eta orain dela hilabete bat inguru biosa berriztatzeko.

Agian robotak gu ordezkatzen gaituztenerako, diketeak oraindik ere bueltaka egongo dira, ezkutuko plan maltzur baten parte direlarik...


Comments

Popular Posts